XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prantzes trakets ayek
eskalaproi pisu ayekin...
nola, nola, gure
mutillen gabriolak egin?
Ja-jai!!!
ikusi naiko niken
alako bat, brinko biyurriyak egiten!
.

Ez den, Joxpantoni,
ortantxen ez den arrazoirik:
Paris ta Burdios
ibilitxuak zeuzkanat nik:
emen
lotan bizi zerate,
sinistubaz Prantziyaz milla disparate
.

EUSKEL-DANTZAK.

Orkaiztegi'tar Patirki Andoni Tolosa'ko Arzipreste izan zan euskaltzale bikain ta apaiz agurgarriak idatzi zituan olerki eder oek, bi nexka gaztek abestutzeko.

OARPENA: Joxpantoni beti Euskel-erriyan bizi da, baña Gergori Prantziyan zenbait urtean neskame izanik, ango dantzak gogoan gelditu zaizkana da.

- Au kantatzen da kontrapas deritzayon Aurreskuaren doñuban.

Joxpantoni'k Gergori'ri.

Ez den
dantza pollitagorik
gure dantz oyek bañon
agertuko iñondik:
esan zan, esan,
non ikusi denan,
ta noiz, euskaldunen dantzak bezelakorik:

Gergori'k Joxpantoni'ri.

Ai zan:
nik ikusi dizkiñat
eskalaproi gaberik
dantzan prantzes ariñak:
bals eta polkak,
baita rigodoyak,
ez al ditun euskel-dantz auxen bezin piñak?